jueves, 15 de mayo de 2008

2008-5-15

Gaur azterketari buruz hitz egin dugu, nire ustez lan ugari egin dugu, baina geure onurako izan da, beraz, alfer hutsak garela uste dut. Egia da, taldeka egin beharreko lana egiteko debora gutxi dugula, baina hori kenduta, azterketa ez dut uste hain zaila izango denik, ezta horrela ipini behar garenik bakarrik 1.7 puntuko balio izanik.

Beraz, ley del minimo esfuerzo delakoan oinarritzen garela uste dut, interesgarria izango litzateke guertzat egun batena medikuntza klase batera joatea, ea han azterketa kentzea eskatzen duten 20 orrialdeko apunteak izanik...

jueves, 8 de mayo de 2008

Bideoa komentatu, teknologia eta metodologia

Bideoa ikusi eta gero, ados nago ikusitakoarekin, batzutan badirudi ordenagailuak erabiltzeagatik bagarela oso modernoak baina metodologia bera erabiltzen jarraitzen badugu ez du balio ezertarako.
Nire praktiketako eskolan ordenagailuak erabiltzen dituzte, baina metodologia, nahiz etra konstruktibismo proiektu batean murgilduta daudela esan, orain dela 10 urte bezalakoa da.

2008-5-8

Gaur power point bat egin dugu, irudi geometrikoak sartzen ikasi dugu eta soinua sartu dugu. Geure ahotsaren grabazioa ere egin dugu. Gaur ez da egon azalpen teorikorik.

jueves, 24 de abril de 2008

2008-4-24

Gaur teknologia berrien aplikazioak irakaskuntzan ikusi ditugu, hitz egin dugu nola urte batzuk barru gero eta ordenagailu gehiago egongo diren geletan eta baliabide gero eta garrantzitsuagoa bilakatzen ari diren.

Nire ustez ona da gero eta baliabide gehiago eskuragarri edukitzea, baina eskolan ematen den sozializazioa eta pertsonen arteko kontaktua eta harremana ezinbestekoa da.

Nire praktiketako eskolan ordenagailu bat daukate gela bakoitzeko, eta zeozer bilatu behar badute hara jotzen dute.

jueves, 17 de abril de 2008

Blogen aplikazio didaktikoak

Informazio hau aurkitu dut, ireki berri da web orri bat non zeure publikazioak ipini ahal dituzu.

2008-4-17

Gaur klasean teknologia berriek hezkuntzan dituzten erabilerei buruz hitz egin dugu. Ere hitz egin dugu, beharrak gizartearen arabera sortzen direla. Lehen bakarrik emakumeek josten zekiten, gaur egun eskolan bi sexuentzako hezkuntza berbera ematen da. Diskriminazioak egin barik. Gero eta behar gehiago sortzen dira guregan, baina gu nahiko kritikoak izan behar gara eta geuretzat beharrezkoa dena bakarrik erabili behar dugu, bestela kontsumista hutsak izango gara.

jueves, 10 de abril de 2008

Gaur egunekoa (Apirilak 10)

Gaur izan da lehen aldia web 2.0 hitza entzun dudan hitz hau. Komunikatzeko balio duen sistema da. Izen berri hau 2004.urtetik dauka, Tim O` Really-k jarritakoa. sistema hau internetb erabiltzeko proposamen berria da. Web 2.0- n guztiok publikatu dezakegu, bestean webmasterrek izaten dira publikatzen dutenak normalean. Web dinamikoa da. RRSS: Hemen, informazioa bilatu beharrean, blog-era bidaltzen dizute informazioa.